MUSIKA

Makala eta Belako, Donostiako Musikaren Egunean

Ekainaren 12an ospatuko den Musikaren Egunaren harira, Donostiklubak eta FNAC dendak kontzertu sorta interesgarria ondu du, Donostiako Loiola eta Arrasate kaleen kantoian: Makala Jazz Funk Band, Iker Lauroba, Wilhelm and The Dancing Animals, Grises eta Belako.

Egitaraua 12:00etan hasiko da, Makala Jazz Funk Band eta Iker Laurobaren eskutik. Gero, 17:30ean, Wilhelm and the Dancing Animals talde nafarrak folk eta pop doinuak joko ditu. Arratsaldea amaitzeko, 18:00etan, Zestoako Grises bandaren pop elektroniko dantzagarria entzungo da.

Halaber, gau partean, 22:00etan, Mungiako Belako banda gaztearen txanda izango da: “Abesti apartak; jarrera; gaztetasuna; zuzeneko enpatikoak, iluntasunean hasi eta intentsitate epileptikora iristen direnak; sekulako sendotasuna duten baxuak; pisu handiko bateriak, baketez joak baino mailuz joak diruditenak; eromenera iristen diren gitarra oldarkorrak; xuxurlatuz hasi eta garrasika amaitzen duten ahotsak; post punka; noisea; elektronikoa…”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button