MUSIKA

Peiremans+ taldeak EP berria argitaratuko du datorren urtean

“Ez genuen uste Peiremans+ taldearen berragerpenak horrelako jakin-minik piztuko zuenik. Harrituta bezain hunkituta gaude. Jakinmin horrek, gainera, Euskal Herriko mugak gainditu ditu”, jakinarazi du taldeak ohar bidez, oraintsu amaitu den itzulera-bira txikiaren harira.

Hala, bira txiki horretan bizitakoa biltzeko asmoz, taldeak doinu berriak jasoko dituen EPa argitaratuko duela 2016an iragarri du. “Biratxoaren lekuko litzateke, eta kantu berrien gordailu. Gauzak ez badira okertzen, 2016ko martxoan plazaratuko dugu”.

Diskoak bilduko dituen bi kantu, dagoeneko, sarean entzun daitezke. “Karlos Osinaga Txap teknikariarekin grabatu genituen Tolosako Bonberenea estudioetan: Bemidji eta Zortziak bat”.

Horrekin batera, taldeak beste hiru kontzertu egingo ditu: martxoaren 17an, Madrilgo Moby Dick aretoan; martxoaren 18an, Bartzelonako Apolo2 aretoan; eta, amaitzeko, martxoaren 19an, Durangoko Plateruenan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button