BERTSOTAN

Baztan-Bidasoko XXXVI. Bertsopaper Lehiaketa abian da

Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Baztan-Bidasoko hogeita hamaseigarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute. Azken egunak dituzue bertsoak entregatzeko (maiatzaren 5era arte).

Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnek bidali ahal dituzte bertso-lanak. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta beste lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik, eta norberak aukeratuko ditu gaia, doinua eta neurria.

Parte-hartzaileak lau mailatan banatuko dira: A maila: 2012an edo ondotik jaiotako haurrek parte hartuko dute eta gutienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa, 50 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa, 30 euro (bigarrena). B maila: 2009tik 2011ra sortutako gazteak sarituko dira eta gutienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa, 100 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa, 70 euro (bigarrena). C maila: 2005etik 2008ra jaiotako gazteak sarituko dira eta gutienez lau bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa, 150 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa, 120 euro (bigarrena). Eta D maila: 2004an edo lehenago sortutakoek hartuko dute parte eta gutienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa, 200 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa, 150 euro (bigarrena).

Bertsoak helbide honetara bidali ahal dira: Berako kultur etxea. Baztan-Bidasoko XXXV. Bertsopaper Lehiaketa. Eztegara pasealekua, 11 31.780 BERA (Nafarroa). Bestela kultura@bera.eus helbidera.

Sariak maiatzaren 26an banatuko dira, 18:00etan, Berako kultur etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button