LITERATURA

Mungiako “Lauaxeta Olerki Lehiaketa” ekimenaren aurtengo edizioa

Mungiako Udalak Lauaxeta Olerki Lehiaketaren 2021ko ediziorako deialdia egin du. Aurtengo lehiaketaren gaia eta olerki guztiek eraman beharko duten titulua Etxeko alabea izango da. Egileek “gaiaren interpretazio librea egin beharko dute eta askatasun osoa izango dute beraien gustuko ahapaldiak, neurriak eta errimak erabiltzeko”.
Lanek 100 bertso-lerro izan beharko dituzte gutxienez, eta 200, gehienez.

Betiko legez, lanek jatorrizkoak izan beharko dute, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa batean saririk jaso gabeak. Obrak paperean eta euskarri digitalean aurkeztu beharko dira Mungiako Udaleko HAZ bulegoan, azaroaren 15a baino lehen.

Lehiaketaren lehen irabazleak 800 euro jasoko ditu, eta bigarren saria lortzen duenak 500 euroko saria poltsikoratuko du.

Betebeharreko baldintzen gaineko datu guztiak, hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button