IKUS-ENTZUN

“Bazen behin uharte bat” euskarazko azpitituluekin

Ostegunean, Tolosako Leidor aretoan, Ekozinemaldia jaialdi ibiltariaren baitan, Bazen behin uharte bat dokumentala euskarazko azpitituluekin ikusteko abagunea izango da, 19:45etan.

Zineuskadiren Zinema Euskaraz egitasmoaren bitartez euskaratu ahal izan den pelikula, ingurumenaren gaia ardatz duen eta Euskal Herriko hainbat aretotan ospatzen den Ekozinemaldia jaialdi ibiltariaren baitan izango da.

Ordizian eta Beasainen ere aurkeztuko da dokumentalaren euskarazko bertsioa. Hala, martxoaren 20an Ordiziako Herri Antzokian arratsaldeko 20:30ean ikusi ahal izango da. Eta 28 eta 29an Beasaingo Usurbe Antzokian arratsaldeko 19:30ean emango dute.

Pelikulak Pazifikoko hego ekialdeko uharte txiki batean gertatzen den errealitate gordina deskribatzen du. Itsasoaren mailaren igoerak etxeak urpetu eta hondarra jaten duen bitartean, kulturalki bakana den komunitate honen bizitzari gogor eragiten diote klima aldaketaren ondorio suntsitzaileek. Eta hauxe da galdera: Zenbat denboraz bizi ahal izango dira uhartean?

Dokumentalak intimitate handiko eszenak lortzen ditu, non protagonistek beren beldurrak, barne gatazkak, bi aukeraren aurrean egiten duten bidaia pertsonala aitortzen duten.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button