IKUS-ENTZUN

“Gazta zati bat” Madrilen estreinatuko da

Bartzelonan proiektatua izan ondoren, Gazta zati bat filma Madrileko  Cineteca Matadero-n estreinatuko da martxoaren 26an, 20:00etan. Emanaldiaren ostean, solasaldia izango da Jon Maia (zuzendaria) eta Angel Oiarbideren (Nazioen Munduko kidea) eskutik.

Horretaz gainera, Kataluniako Olot hiriko Olot.doc Dokumentalen Nazioarteko Erakusketarako aukeratua izan da. Hala, martxoaren 16an aurkeztuko dute, 17:45ean. Dokumentala, gainera, Bartzelonako Girona aretoan ikus daiteke oraindik.

Dokumentalak euskal gatazka du ardatz. Hain garrantzi handiko gai politikoa gerturatzea du helburu, “gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez…”. Horretaz gainera, giza faktorea nabarmentzen du.

Hala, filmak Euskal Herriko herritxo batean du abiapuntu. Herri horretan eginiko gazta aitzakia hartuta, nazio guztiek erabakitzeko duten eskubidea jorratuko da. “Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria”.

Honatx dokumentalaren inguruko bideoa:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button