IKUS-ENTZUN

Frantziako zinema garaikidea, Bilbon

Asteon, Frantziako zinema garaikidea ikusteko bi aukera izango dira Bilbon: batetik, gaur bertan, Institut français-ek Les conquérants filma pantailaratuko du bere egoitzan, 19:00etan; bestetik, asteazkenean, eta ordu berean, Bilbaoarte zentroak L’homme qu’on aimait trop aurkeztuko du.

Xabi Molia zinegileak 2013an estreinatutako filma da Les conquérants. Pelikulak aitaren hiletan topo egingo duten bi anaiorderen istorioa kontatzen du. Antza, aitak erlikia sakratu bat lapurtu zuen, eta harrezkeroztik bi anaiordeen zorte txarra egundokoa da, begizkoa dutelakoan daude; hala, zorigaitz horri ihes egiteko asmoz, lapurtutako objektua berreskuratzen saiatuko dira.

Bestalde, Bilbaoarteko emanaldiaren harira, André Téchiné zuzendariak 2014an filmatu zuen L’homme qu’on aimait trop. Thriller generoko lana da, Guillaume Canet, Catherine Deneuve eta Adèle Haenel aktoreek antzeztua.

Show More

Related Articles

Back to top button