IKUS-ENTZUN

“La estación de las mujeres” filma, Elorrion

Gaur berton, irailak 26, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, oso film interesgarria pantailaratuko dute Elorrioko Arriola Antzokian: La estación de las mujeres (2015) filma.

Leena Yadav zuzendariaren filmak Indiako Gujarat estatuko herri txiki batera eramango gaitu, bertan bizi diren lau emakumeren istorioaz jabetzeko. Denok dakigunez, emakumea Indian ia esklabotzat har daiteke, eta batzuetan gizon batekin ezkontzea drama eta tortura izaten da. Film honetan emakumearen kontrako bortxakeria salatu nahi da.

Film honetan emakumeek senarrei eta esklabo bihurtzen dituzten ohitura zaharrei aurre egingo diete, eta euren arteko laguntasunak zein askatasun sentimenduak lagunduta, iraganeko mamuak gaindituko dituzte. “Rani, 32 urtekoa, 13rekin ezkondu eta 16rekin alargundu zen. Lajjo, 28 urteko Rani-ren lagun-minak duen tragedia haurrik ezin izatea da, nahiz eta gizonezkoak ere ez ugalkorrak izan daitezkeela deskubrituko duen. Bijli, 35 urtekoa, dantzari eta emagaldua da eta herriko emakumeen gorrotoa jasaten du. Hauekin batera Janaki, 15 urtekoa dago, Raniren erraina izango dena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button