LITERATURA

“Gaizki moldatzen dira”, Gari eta Iñigo Astizen ikuskizuna

Arriaga antzokian egiten den Literatura eta musika euskaraz zikloaren barruan, gaur berton, urtarrilak 19, Gari musikariak Iñigo Astizekin batera, ikuskizuna estreinatuko du: Gaizki moldatzen dira. Eurekin batera Oier Larrañaga arituko da pianoa jotzen.

Gariren lan berria “benetako inkognita da”, artistak berak horrela izatea nahi duelako. Dena den, Garik emanaldi “ederra eta oso berezia” egingo duela esan du.

Berria egunkariko kazetari Iñigo Astizen laguntza izango du Garik. Kulturaren alorrean espezializatuta dagoen kazetariak poema liburu bat argitaratua du: Baita hondakinak ere (Susa, 2012). Geroago, Sylvia Plathen Ariel & other poems lana euskaratu zuen. 2014an, hainbat tokitan, Hondakindegia, poesia emanaldi EZ musikatua errezitaldia egin du Mikel Aierberekin batera.

Gaurko saioan, bere ahotsa eta poesia ere protagonista izango dira Gariren proposamen berriarekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button