MUSIKA

Reggae Warriors jaialdia egingo da Donostian

Reggae Warriors jaialdiaren bosgarren edizioa egingo da larunbatean, apirilak 20, Donostiako Doka Antzokian. Hala, 21:00etatik aurrera, Jamaikako musiketan eta hip-hop erritmoetan bustitako zazpi emanaldirekin gozatzeko aukera izango da,

Ras Daniel Ray (Jamaika); Fizzle -Soulforce (Alemania), zeina Donostiako Be Bop Tabernan ere izango den apirilaren 21ean; Señor Wilson (Bartzelona); Badalonians Sound (Bartzelona); Materia Gris Band (Bartzelona); King Konsul & Yanu (Euskal Herria), eta Revolutionary Brothers (Euskal Herria) dira Reggae Warriors jaialdian parte hartuko duten artistak.

Ras Daniel Ray da zalantzarik gabe karteleko izen garrantzitsuena. Jamaikan jaioa, gaztetatik aritu zen Sound System-etan. Hala, Killamanjaro eta Jahlovemusik Sound System-etan egindako lanari esker egin zen ospetsu irlan. Jaialdietan ere hasi zen agertzen hainbat kantarirekin batera, esaterako, ShabbaRanks. 1996an, Europara etorri zen Rootsman ekoizle suitzarrak ekarrita. Erresuma Batuan ibilbide arrakastatsua egin zuen Jet Star, Mafia & Fluxy eta Reggae on Top produktoreekin egindako lana zela medio.

Egun Frantzian bizi da. Bertan, Makasounde-k ekoiztutako Around Tu ShungPeng (2007) eta Trouble Time (2008) lanak argitaratu ditu Tu ShungPeng taldearekin. Iaz, Ray of Light izenburuko bakarkako lana argitaratu zuen. Grabazio horretan roots, jazz, soul eta blues doinuak uztartu zituen. Horretaz gainera, ekoizle lanak ere egiten ditu.

Jaialdi interesgarri honen xehetasun guztiak revolutionarybrothers.com webgunean daude jasota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button