LITERATURA

Bartzelonako Euskal Etxeak “Literaldia” antolatu du

Bartzelonako Euskal Etxeak urtero antolatzen duen jaialdi eder bat Literaldia da. Bertan, egunotan, euskal literatura izango da ardatz. Guztira bost saio antolatu dira. Lehena joan de astean egin zen Kike Amonarriz soziologoarekin eta Euskararen bidegurutzetik izenburu zuen hitzaldiarekin.

Asteartean, apirilaren 27an, 19:00etan, Bartzelonako Euskal Literatura Klubaren saio berezia izan zen Harkaitz Canorekin. Eta idazle bera izan da protagonista gaurko saioan, Errealitatearen eta fikzioaren artean burutu duen hitzaldiarekin.

Maiatzean izango du segida hitzaldi zikloak. Hala, maiatzaren 6an, 12:00etan, Atxaga eta Saizarbitoriaren arteko lehia P. Bordieu-ren teoriaren argietara izeneko hitzaldia egingo du Ur Apalategik.
Azkenik, maiatzaren 12an, 19:00etan, Kantuen hitzak idazten izenburupean Eñaut Elorriagak bere esperientzia eskainiko du.

Bartzelonako Euskal Etxearekin batera Literaldia 2021eko antolatzaile dira Bartzelonako Hizkuntza Eskola Ofiziala (HEO), Universitat de Barcelona (UB) eta Universitat Autònoma de Barcelona-ko (UAB) Euskara Taldeak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.