ESZENA

Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia

Aste honetan abiatu da Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 42. edizioa. Elai Alai Kultur Elkarteak bultzaturiko programa uztailaren 18tik 24ra luzatuko da.

Gure arbasoen kultura, beste herrietakoekin elkartzeko eta herri ezberdinetako pertsonen arteko harremanean sakontzeko xedez antolatzen da urtero Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia.
Aurtengo programan Mazedoniako Orce Nikolov, Ekuadorko Ballet Cuadanacunchic, Serbiako Kud Cvetkovic, Hegoafrikako Themba Njilo eta Txileko Bafote taldeek hartuko dute parte, Elai Alai Euskal Dantzari Taldearekin batera.

Gaurko saioan, Ekuador eta Serbiako dantzariak arituko dira La Canilla Ibiltokian.

Saio guztien gaineko informazioa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button