IKUS-ENTZUN

Film potentea, politikoa eta erradikala

Atzo, Bilbo harrotasunez betetako uria lemapean, LGTBIQ harrotasunaren nazioarteko eguna ospatu zen, “hiriko edozein kaletan edo auzotan pertsonek euren genero-nortasuna, sexu-nortasuna eta sexu-orientazioa harrotasunez adierazi ahal izatea aldarrikatzeko”.

Dakikezuenez, duela 49 urte, 1968ko ekainaren 28an, Sylvia Rivera, Marsha P. Johnson eta beste emakume batzuek LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideen aldeko borrokan eta aldarrikapenean bidea ireki zuten, New Yorkeko Greenwich Village auzoan poliziaren aldetik jasan behar zuten jazarpen nekagaitzaren alde altxatu zirenean.

Bada gaur berton, Zinegoak-ek Bixa Travesty emanaldia antolatu du LGTBIQ komunitatearen askapen eguna ospatzeko: “dokumental trabestia, feminista eta fabelakoa”. Emanaldia 20:30ean izango da Bilborock aretoan.

Bixa Travesy filmean “Linn eta bere zuzeneko show indartsu eta gordinak ezagutuko ditugu, bere bizitza intimoan barneratuko gara tarteka egiten dituen auto-hausnarketa politikoekin eta bere lagun kutunarekin egiten dituen irratsaioak entzungo ditugu; matxismo, arrazakeria edo transfobiari buruzko elkarrizketa ironikoak. Irudi autobiografiko bat eratzen joango da, musikala eta errebeldea, Brasilgo trans-performer boteretsuenetarikoaren eta gero eta ezagunagoa den pertsona honen irudia eraikiz”.
Claudia Priscila zuzendariak duela gutxi emandako elkarrizketa batean azaldu zuenez, “Brasilen inon baino trabesti eta trans gehiago erailtzen dira. Gizarte bazterretan bizi dira eta isilpeko gorputzak izatera kondenatuta daude. Horregatik, Linnek Sao Paulon duen tokia bezalako filma egin nahi genuen, hau da, potentea, politikoa eta erradikala”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button