
Beldur Barik lehiaketaren helburua da gazteek emakumeenganako indarkeriaren kontra parte har dezaten, sormen artistikoaren bitartez. Aurtengo lehiaketaren bigarren edizioan 247 lan aurkeztu dira guztira.
Lehiaketak neska-mutiko gazteak ditu ardatz, eta xede nagusia sormen artistikoa adierazpen-modu gisa sustatzea da, Beldur Barik jarrera agerrarazteko, hain zuzen ere, sexu-erasoen kontra egiten duen eta berdintasunezko harremanen alde egiten duen jarrera.
Horregatik, ekimen honetanarte diziplina guztiak onartzen dira: ekintzak, ideiak, bideoak, argazkiak, proiektuak, musika, dantza, argazkiak, performancea, eskultura…
Aurkeztutako lanetatik, 144 lan 12 eta 17 urte bitarteko neska-mutikoei dagozkie, eta 103, berriz, 18 eta 26 urte bitarteko gazteen mailari.
Lehiaketak 1.000 euroko sari bi banatuko ditu maila edo kategoria bakoitzerako. Berritasun gisa, aurten, 300 euroko sari berezia gehitu da, eta ekimenaren web orrialdearen bitartez egingo den herri-bozketa batek erabakiko du nori eman saria.
Sari banaketa ofiziala azaroaren 26an izango da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Donostiako Kursaal Zentroan.