ARTEA

Antonio Ranieri eskultorearen lanak, Bilbon

Antonio Ranieri artistak bere eskulturak paratu ditu Bilboko Windsor galerian, ekainaren 15era arte. Hamar pieza dira, homogeneoki tratatuak, eta giza jarrerak erakusten dituztenak.

Javier San Martinek erakusketaren harira idatzi duen testuan jasotzen denez, Renieriren eskulturak dimentsio sozial bat dute, ohiko eskulturaren geldotasunetik urruntzen dira, eta jarrera komunikatiboak azaltzen dituzte. “Hemen figurek elkar agurtzen dute, solasean, dantzan edo haien buruak erakusten ari dira, Verdiren opera bat izango balitz bezala”.

Hamar eskulturetatik bi nabarmentzen dira, tamaina handiagoak baitira. “Solasean ari dira, edo elkar agurtzen”.

Estiloari dagokionez, “anbibalenteak, anbiguoak, mestizoak” dira, “gelditasun metafisikoaren eta indar dinamikoaren” artean daude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button