IKUS-ENTZUN

Barakaldoko BAFFEST festibalaren 10. edizioa

Barakaldoko Udalak antolatzen duen BAFFEST Emakume Argazkilarien Jaialdiaren hamargarren edizioa urriaren 16an hasiko da aurkezpen ekitaldi batekin. Ekitaldi horretan, programazio osoaren eta festibalean ikusgai izango diren erakusketen aurkezpen ofiziala egingo da. Aurkezpena goizeko hamaiketan izango da, Barakaldoko San Bizente parkean, eta Amaia del Campok (Barakaldoko alkatea), Nerea Canterok (Barakaldoko Kultura zinegotzia), Maied Urrutiak (argazkilaria) eta Onintze Garciak (BAFFEST jaialdiaren komunikazio-arduraduna) hartuko dute parte Eusko Jaurlaritzako, Emakundeko eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariekin batera.

Jaialdiaren inaugurazio-ekitaldian, Argazki Egunaren xehetasunak ere aurkeztuko dira. Argazki Eguna urriaren 18an izango da, larunbatean, Clara Campoamor kultur etxean. Jardunaldi horretan, BAFFEST Emakume Argazkilarien Lehiaketako finalistak eta bi irabazleen izenak aldarrikatuko dira.

Horrez gain, bisita gidatuak antolatuko dira erakusketak ikusteko, eta argazkilaritzari, liburuei eta emakumeei buruzko mahai-ingurua ere dago programazioaren barruan, «Ellas publican-Emakumeak argitarazle» izenekoa. Bertan, Carmen Dalmauk, Rocio Buenok, Elena de la Ruak, Asuntzi Martínezek eta Ainhoa Resanok euren argitalpenak aurkeztuko dituzte.

Informazio gehigarria hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button