BERTSOTAN

“Bapatean 2020” bilduma eskura

Urte bitxia izan zen aurrekoa, arraroa oso, baina plazaren ere izan zen bertsotik. Gertatu zena, entzun zena eta kantatu zena berriz irakurri eta entzun ahalko da orain.

Bertso plazak 2020an eman zuenaren hautaketa eginda, aurten ere osatu dute Bapatean 2020 bilduma, Xenpelar Dokumentazio Zentroan jasotako datuetatik eta bertso saioetako grabazioetatik osatu da ia 600 bertso transkribatuta dituen argitalpena eta entzuteko aukera ere badago.

Guztia, zaleen, ikertzaileen eta interesa duen edonoren eskura, hemen.

Julio Soto Ezkurdiak ondoko lerroak idatzi ditu bildumari harrera eginez: “(…) Eta hasi ginen halako batean berriz ere taularatzen, baina ez guk ezagutu izan dugun plazan. Majo kosta zitzaigun egokitzen, oholtzan bertsolari adina mikrofono ikusten eta ahorik gabeko zaleei kantatzen. Guk ahoa bai, baina bertsoaren gainean behar besteko arretarik ezin jarrita ibili ginen luzaroan, eta esango nuke hala gabiltzala oraindik.
Artistikoki ere urte zaila izan da oso.
Eta faltan sumatu ditugu, gogotik, libreko saio eta bertso otorduak. Bazkariak on dagizuela, arratsalde on denori.
Bertso plaza. Zer hintzenan eta non hago! Ongi bistan gelditu zaizkin joskurak. Ez dakit noiz, nola eta zenbat etorriko den lehengotik; baina ekarriko ahal digu sare trinkoago bat dauzkagun gabeziak bistaratu eta hauei buruz hausnartzeko izandako denborak.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button