LITERATURA

Nobela Beltza gaur mintzagai Donostian

Egunotan 38. Liburu eta Disko azoka egiten ari da Donostian, hainbat ekimenarekin horniturik. Hala, gaur berton, Jon Arretxe, Jose Javier Abasolo eta Juan Madrid idazleek nobela beltza ardatz izango duen mahai-inguru batean izango dira Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan, 19:30ean. Baina horretaz gain, bestelako hitzorduak ere badaude egun hauetan.

Uztailaren 5ean, 19:30ean, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik) Fermin Etxegoienek hitzaldi-solasaldia egingo du Zinegotzia izenburuko bere azken lanari buruz. Etxegoienen hitzetan, “muturreko fabulazio” hori izan zen Euskal Herriko zinegotzi eskuindar baten 24 ordu giltzarriak jasotzen dituen liburuaren “txinparta”. Istorioaren bukaerari dagokionez, ondokoa azaldu du oñatiarrak: “zinegotzia hitza betetzen saiatuko da”.

Datorren asteko asteartean, uztailak 9, 19:30ean, toki berean, Zaindari ikusezina izeneko lana idatzi duen Dolores Redondok hitzaldi bat eskainiko du.

Eta azkenik, uztailaren 10ean, 19:30ean, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan ere, Toti Martinez de Lezeak, Urak dakarrena azken lanaren gainean egingo du berba.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button