ESZENA

“ Zoo-aren historia” aurkeztuko da Guardetxean

Ostiralean, otsailak 7, Edward Albeeren pieza motz batean oinarritutako La historia del Zoo obra antzeztuko du Teatro Gorki konpainia Donostiako Guardetxean, 20:00etan.

Ordubete inguru irauten duen obra Durenka de Lunak zuzendu du, eta Max Bereterbide eta Gerardo Suarez antzeztu.
Guardetxeak jakinarazi duenez, ezustez beteriko antzezlana da, ikusle hasieratik harrapatzeko gaitasuna duena: “ikuslea bere berezko zalantzen protagonista izatera bultzatzen duena; umore, ironia, beldur, segurtasun eza,?mesfidantza eta abarretik pasarazten duena”.

Akto bakarreko obran, Peter eta Jerryren arteko topaketa kasuala kontatzen du, New York hiriko Central Parken: Central Park erdian dago bazterturik Peter, banku batean eserita, liburua eskuan duela; baina, bat-batean, pertsona batek abordatuko du, eta bere?irakurketa moztuko dio…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button