ARTEA

Jose Angel Lasaren eskulturak Aiete Kultur Etxean

Elkartropiak erakusketan eskultore gipuzkoarraren askotariko obrak ikus daitezke. Materialak ere ugariak dira, tartean, burdina, harria, hormigoia, olio latak, edo zuhaitz erramak. Material horiekin artista gai da globaliazioa edo mundu mapa berria bezalako kontzeptuei heltzeko.

Aiete Kultur Etxean Mesas de negociación izenburuko serieko zenbait obra daude. Horietan material gogorrak erabili ditu, baina modu bigunean, bolumen geometriko sinple eta sendoak konposatzeko.

The Blue Planet obra, berriz, Iraken izan zen lehendabiziko inbasioaren harira egin zuen. Olio latekin eginiko 2 m-ko diametroa duen esfera da, eta horren bitartez globalizazioaren eta munduko mapa berriaren gaiak jorratu nahi izan ditu.

Eskaileratzen seriean eskuko eskailera da erreferentziazko objektua. Hiru metro baino gehiagoko garaiera dauka eta Zamorako Eskulturaren Bienalean ere izan zen ikusgai 1986 urtean.

Azkenik, Flecha izenburuko artelana 1987an egin zuen Lasak, eta itsasontzi baten dekontrukzioan oinarritzen da. Gainontzeko obrak 2003 eta 2010 urte bitartean egin ditu zuhaitzen erramak koloreztatuz.

Jose Angel Lasa (Legorreta, 1948) irakaslea da EHUko Arte Ederretako fakultatean eta doktorea Arte Ederretan, Soziologian lizentziatua eta Irakasle ikasketak egin ditu. Bere artelanak hainbat tokitan erakutsi dira, tartean, Bilboko Atxuri tren geltokian, Espacio Marzanan edo Windsor galerian.

Jose Angel Lasak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button