ESZENA

Bakardadeari buruzko bi azterlan paralelo

Abenduaren 3, 4 eta 5ean, Rekalde Aretoko dantzaren erakusleiho bilakatuko da Two parallel studies of solitude / Bakardadeari buruzko bi azterlan paralelo izeneko lana erakusteko. Robert Jacksonek eta Marian Gerrikabeitiak  aurkeztuko dute Bilboko Udalak eta Bilbao 700 – III Millenium Fundazioak produzitutako proposamen eszeniko hori.

“Bakardadean eta isolamenduan inspiratutako dantza garaikideko pieza laburra da. Ustekabean deskubritua izateko helburuarekin diseinatuta dago, hau da, ez du deitzen. Bi gorputz desberdinek bakardadean garatzen dute mugimenduaren eraikuntza. Bi lerro koreografiko hauek eta bi hizkera pertsonal hauek bakardadearen itxuraren eta benetako esanahiaren, hau da, isolamenduaren inguruan ikertzen dute, geroago, horiek aurretiaz ohartarazi gabe erakusteko”.

Marian Gerrikabeitia eta Robert Jackson dira egileak eta horiek sortu dute pieza hau, “gai horrekiko hurbilpen pertsonal baten emaitza gisa.” Hala, pieza labur hori soinu-banda batekin aurkeztuko da, eta hala, konposizio musikalak, hitzak, kaleko soinuak, adierazpenak, efektuak, ehundurak eta onomatopeiak entzun ahalko dira bertan.

Marian Gerrikabeitiak diziplina anitzeko proiektuetan eta sormen-erronketan oinarritu du bere ibilbidea. Urteak daramatza hedabideetako errealizadore lana bateratzen musikarekin, dantza edo zinemarako lanekin, sormen koreografikoarekin edo bideoarekin eta argazkilaritzarekin. Azkenaldian egin dituen beste gauza batzuen artean, ¿A dónde Vamos? dokumentalaren eta BAD 2018 eta 2019ko irudi ofizialaren egilea da.

Robert Jackson dantzari profesionala da, eta bere ibilbidea dantzaren munduarekin lotutako diziplina garaikide anitzetan oinarrituta dago. Irlandako, Austriako eta Euskal Autonomia Erkidegoko konpainiekin eta, batzuetan, Britainia Handiko, Frantziako, Alemaniako edo Australiako beste konpainia batzuekin lan egin du.

Piezaren emanaldiak honakoak izango dira: ostegunean, abenduak 3, 17:00etatik 18:30era; ostiralean, abenduak 4, 17:00etatik 20:00etara; eta larunbatean, abenduak 5, 17:00etatik 20:00etara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button