MUSIKA

Inarrestabili taldearen kontzertuak Euskal Herrian

Gernikako Big Sense Mamma produktorak jakinarazi duenaren arabera, urrian, Italiar punk rock melodiko Inarrestabili taldeak Euskal Herriko hainbat txokotan emango ditu kontzertuak.

Urrian momentuko Italiar punk rock banda melodiko interesgarriena zuzenean ikusteko aukera izango duzue. Aurton argitaratutako Punk rock single berria, asmo adierazpen argi bat baino ez da. Italiera eta gaztelerazko abestiak ditu eta Less Than Jake, Nofx, Bad Religion banda Estatu batuar klasikoen edo baita Grenn Day azeleratu batzuen influentzia nabaria ikus dezakegu.

Taldea sortu zen urte berean, bira zabal baten ondoren, bost abestiko Per chi ci ama per chi ci odia EP-a argitaratu zuen. 2009. urtean SG Records zigilu independentearekin sinatu eta Sino al Sole diskoak argia ikusi zuen. Beraien bigarren diskoa,  Evoluzione (2012), Espainiako estatuan argitaratu zen Gaser Discos-ekin (Madrid) eta honek Italia, Alemania eta Ingalaterran bira bat egiteko aukera eman zion. Azken lana Hanno Ucciso i Colori (2014), Punk rock singleari batzen zaio orain.

Inarrestabili Sardiniako (Italia) irlan sortu zen 2005. urtean eta Seve (ahotsa eta gitarra), Pitch (koruak eta gitarra), Enrico (baxua) eta Gnappo (bateria osatzen dute.

Euskal Herrian honako datatan izango dira: urriaren 14an, ostirala, Gernikako Trinkete antitxokoan; 15ean, larunbata, Doka kafe antzokian; 16an, igandea, Gorlizeko Xurrut aretoan; eta urriaren 19an, asteazkena,  Barakaldoko El Tubo tabernan. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button