
PhotoArte Komite taldeak jakinarazi duenez, Pitia ya no vive aquí. DiY argazki erakusketa kolektiboa dago ikusgai Phake On Line Art Gallery-n. Erakusketa ondu duen kolektiboa osatzen duten artistek etorkizunari buruzko hausnarketak paratu dituzte
Lau argazkilari hainbat jarduera hartu dituzte ardatz euren lan artistikoak egiteko, B Ataleko filmen maratoiak, panfleto turistikoak edo musika jaialdiak, besteak beste.
Hala, Eduardo Acebedok Ratones, conejos y Godzilla irudi seriea jarri du sarean; Igor Calvok (Not even) Entropy; SK-k Florida Paradise; eta, azkenik, Susana Lopez Fernandezek El Destino ¿Qué nos dicen las cartas?.
Lan horien azpian xede bera dago: “Gure eguneroko espazioan inskribatzen diren gertaeretan arakatzea boterearen estrategiak deszifratzeko”.



