ARTEA

Baffest lehiaketaren atzera-begirako “Sortu. Errebelatu. Orekatu.” erakusketa ikusgai

Baffest jaialdiaren VI. edizioa abiatu baino lehenago, atariko gisan, eta irailaren 29ra bitartean, Sortu. Errebelatu. Orekatu. erakusketa ikusgai izango da Barakaldon. VI. Baffest jaialdia urriaren 1etik 31ra bitartean ospatuko da.

Sortu. Errebelatu. Orekatu. emakume argazkilarien atzera begirako argazki-erakusketa da, Barakaldoko Udalak bultzatuta eta Fotopop Producciones Culturalesek antolatuta.
“Sortzaile horiei lekua egiten jarraitzeko jaialdiaren parte izaten jarraitu gura duen erakusketa honetarako 10 emakume argazkilari aukeratu dira”.
Aipaturiko erakusketa aurreko edizioren batean parte hartu zuten hamar argazkilariren hamar irudik osatzen dute. Emakundek lagundutako erakusketa da, eta gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren euskal emakume argazkilarien Lehiaketaren (2016-20) atzera-begirakoa da.
Mostra osatzen duten artistak honakoak dituzue: Yone Estivariz, Ura Iturralde, Maied Urrutia, Jennifer Custodio, Izaskun Luengas, Maria Aurtenechea, Ainhoa Resano, Ana Martin, Arantza Elejabeitia eta Lola Guerricaechebarria

Aurten ere, jaialdiak “emakume argazkilariekin eta euskal artistekin duen konpromisoa berresten du, euren historiaren parte izan daitezen eta oraina sortu, idatzi edo argazkietan irudikatu dezaten”.

Bestalde, eta esan dugun moduan, Barakaldoko Udalaren eta Fotopop Producciones Culturalesen eskutik, Baffest Argazki Jaialdiaren VI. edizioa urriaren 1etik 31ra bitartean egingo da. Emakume Argazkilarien BAFFEST Lehiaketa lelopean, sei finalista aukeratuko dira eta urriaren 9an, Barakaldon, bi sari emango dira. Jaialdiak defendatzen dituen balioak artea eta kultura, emakumea, berdintasuna, irisgarritasuna eta bizikidetza dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button