LITERATURA

Azkuna Zentroak gaur abiatuko du “Gutun Zuria” jaialdia

HEMEN. Non guztiak biltzen dituen lekua du izenburu aurtengo Gutun Zuria jaialdiak, euskal sorkuntza garaikidearen presentzia garrantzitsua izango duenak, eta martxoaren 23tik 27ra Bilbon garatuko dena.

Gutun Zuriak literatur eta arte sistemaren inguruko hausnarketa da, eta hitza eta ezagutzarako beste denbora batzuk proposatzen dituzten formatu berriak batuko ditu. Aurtengo ekitaldiak lau formatutik egingo da: alde batetik, Azkuna Zentroan izango da, aurrez aurre, hainbat autoreren arteko elkarrizketekin, baina haien muga fisikoetatik haratago ere egingo da, eta online ere eskuragarri egongo da. Bestalde, jaialdia beste egoitza batzuetan ospatuko da, lehen aldiz. Eta jaialdiak kapsulen formatu bat ere aktibatuko du.

Gutun Zuria gaur, martxoaren 23an, hasiko da, Saiakera hemen hasten da argitalpenaren aurkezpenarekin. Inaugurazio-saio bikoitzean, aurkezpen horren ondoren, Anari artistak eta Iñigo Astiz Haur eta Gazteen Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen idazleak irekiko dute jaialdia, Inon izatekotan emanaldiarekin. Bihar, martxoaren 24an, Miren Agur Meabek eta Olga Novok, Beñat Sarasolak lagunduta, Txikitik idaztea handi saioa egingo dute. Ondoren, Martha Rosler artista iparramerikarraren eta Marcelo Expositoren arteko topaketa izango da, Inma Prietorekin hizketan, Nola iritsi gara hara hemendik? izenburupean.
Martxoaren 25ean, ostegunean, Margaryta Yakovenko kazetariak eta Kaouther Adimi idazleak Iñaki Estebanekin hitz egingo dute Bi munduren artean bizitzen, norberaren espazioa aukeratuz topaketan.
Jaialdiaren erdialdean, martxoaren 26an, ostiralean, Katixa Agirrek, Eider Rodriguezek eta Aixa de la Cruzek Haizea Barcenillarekin Saiakera eta fikzioaren bidegurutzean izango dute hizpide. Ondoren, Marta Rebon, Alexei Yurchak, Santiago Gerchunoff eta Ivan de la Nuez arituko dira Hemen, Leninen mausoleoan topaketan.

Jaialdiaren azken egunean, martxoaren 27an, Amets Arzallusek eta Ibrahima Baldek, Goizalde Landabasorekin, Hormak eta zeharkaldiak izeneko saioa burutuko dute. David Le Bretonek, Lara Morenok, Anna Maria Iglesiak eta Txani Rodriguezek Gutun Zuria 2021-2020 itxiko dute, Ibili, elkar topatu, aldendu gaiari buruzko hausnarketarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button