LITERATURA

Literatura eta memoria binomioa aurtengo “Literaktum” jaialdian

Azaroaren 8tik 21era Literaktum letren jaialdia antolatu da Donostian. Aurtengo programan literaturaren eta gizartearen arteko konexioak arakatzeko ahalegina nagusiko da eta memoria izango da aurtengo gaia: literatura eta memoria.

Jaialdiaren hitzordu horretan, eta gai horretaz mintzatzeko eta ekarpenak egiteko nazioarteko literaturaren izen esanguratsuak bilduko dira. Horien artean dira hainbatetan Nobel Sarirako hautagaia izan den David Grossman israeldarra, 2016ko Goncourt sariaren irabazlea, Leila Slimani, edota Marta Barone eta Paolo Giordano italiar idazle gazteak eta Isabela Figueiredo portugaldarra. Beste aldetik ere Luis Landerok ere parte hartuko du, “memoria ezin hobe lantzen duen idazlea” batek.
Jardunaldietan ere familiaren memoria gorabeheratsua jaso duen Borja Ortíz de Gondrak hartuko du eta horiez guztiez gain, Jordi Amat, Maria Dueñas, Edurne Portela, Javier Cercas, Maria Belmonte eta Manuel Jabois ere izango dira jaialdian.

Euskal literaturak ere presentzia nabarmena izango du eta jaialditik Eider Rodriguez, Kirmen Uribe eta Angel Lertxundi ere pasatuko dira. Era berean, Aurelia Arkotxak eta Jean Dèsy-k, idazle quebectarrak, akulturazioa, kolonialismoa eta kultur aniztasunaz jardungo dute.

Betiko legez, Literaktum letren jaialdian hitzaldiak, eztabaidak, erakusketak, antzerkia eta abar bilduko dira.

Programazio guztia: Literaktum

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button