IKUS-ENTZUN

Azkuna Zentroak aurtengo programazio berria haizatu du

Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaok 2024-2025 ikasturterako programazioa aurreratu du.

Guztira, programazio berriak 200 kultura-jarduera inguru eta 150 artista eta kultura-profesional baino gehiago izango ditu, tartean ere, nazioarteko bi jaialdi, erakusketa-programa zabal bat, arte bizien programa egonkor bat, eta hainbat artista, zinema, dantza eta arte inplikatzen dituzten egoitza-programak eta sorkuntzari laguntzeko programak ere.

Datozen hilabetetan ikusiko direnen artean honako kontu hauek aipa daitezke: Ixone Sadabak Lemoizko Zentral Nuklearraren hondakinen inguruan egindako ikerketa artistikoko lana; Chiharu Shiota eszena garaikideko artista japoniar ikusgarrienetako bat; Marisa Gonzalez artista bilbotarraren beste erakusketa bat;… eta antzerki, dantza, musika eta performance garaikidearen lengoaia berriak ere bai. Adibidez, aurten Prototipoak Bilbao. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala ekimenaren edizio berri bat izango da, 2025eko maiatzaren 27tik 31ra bitartean.
Literatura ere protagonista nagusia izango da berriz Gutun Zuria Bilbao Letren Nazioarteko Jaialdiarekin, 2025eko otsailaren 25etik martxoaren 1era bitartean.
Eta zinemari dagokionez, denboraldiko lehen zikloa datorren astelehenean hasiko da Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 73. edizioan aurkeztutako hamaika filmarekin.
Gainera, Clasique=moderne Zinematekaren historia berri bat itzuliko da, Zinematekaren 40. urteurrena ospatzen duen zikloaren bigarren zatia. Eta, Del manga al cine II. Ciclo de cine contemporáneo japonés programaren edizio berri bat ere egingo da.
Eta makina bat kontu gehiago.

Azkuna Zentroko webgunean ikus daiteke programazio osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button