IKUS-ENTZUN

Dock Of the Bay-n parte hartzeko epea zabalik da

 

Musika-dokumentalei buruzko Dock Of The Bay jaialdiaren zortzigarren edizioa 2015eko urtarrilaren 8tik 12ra bitarte egingo da, eta dagoeneko zabalik da jaialdiaren lehiaketara lanak aurkezteko epea; hain zuzen ere, horretarako interesa dutenek 2014ko azaroaren 30era arte dute tartea.

Aurkeztuko diren lanak musika esparrukoak beharko dute izan, eta gaia edozein izan daiteke, betiere, musikaren unibertsoari lotuta. Lanak iraupen luzekoak beharko dute izan; hau da, 50 minututik gorakoak.

Bidali beharreko materiala ondokoa da: dialogoen zerrenda; filmaren hiru argazki (300 ppp); ekoitzitako sustapen-materiala, eta kopia bat Dcp formatuan. Helbidea hauxe da: Dock Of The Bay. Prim kalea 59, 4D. 20006 Donostia. Horrekin batera, izen-ematea egin beharko da, on line.

Hautatutako filmak 2014ko abenduaren 1ean iragarriko dituzte. Lan onenaren egileak 2.000 euro jasoko ditu.

Informazio guztia: dockofthebay.es.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button