BERTSOTAN

Gaur abiatuko da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

Gaur, maiatzaren 6an, abiatuko da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa. Guztira hiru kanporaketa jokatuko dira eta finala Arrigorriagan izango da maiatzaren 25ean, Bizkaiko Taldekakoaren finalarekin batera. Gaur berton lehenengo saioa izango da Getxon, 17:00etatik aurrera.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan hiru kanporaketa jokatuko dira: gaurkoa; maiatzak 13, Durangon, Kurutziaga Ikastolan, 17:00etan; eta maiatzak 15, Igorren, Lasarte aretoan, 17:00etan. Ohi den bezala, 18 urtetik beherako bertsolari bizkaitarrek parte hartu ahal izango dute Bizkaiko Eskolartekoan.

Bestetik, idatzizko txapelketa martxan dago Bizkaiko ikastetxe eta eskualdeetan. Kanporaketa hauetatik sailkatutako ikasleek idatzizko finalean parte hartzeko aukera izango dute.

Hortaz, maiatzaren 25an, idatzizko txapelketako finalera sailkatutako ikasleak eta txapelketako finalera sailkatutako 8 bertsolariak elkartuko dira Arrigorriagako eskolan, azken saioak jokatzeko, egun osoko jaialdi baten barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button