LITERATURA

Feminismoa eta politikaren eraldaketak

Lisipe bildumako Feminismoa eta politikaren eraldaketak bigarren liburuak argia ikusi du.  Mari Luz Estebanek idatzi du eta joan den astelehenean lan horren gaineko xehetasunak eman zituen horretarako propio egindako prentsaurrekoan.

Susa argitaletxearen webgunean lan horren gaineko datu gehiago datoz: “Politika berrasmatzen ari gara? Galdera horrekin irekitzen du elkarrizketa Estebanek. Nolakoa da egungo mugimendu feminista? Zein izan da azken hamarkadetan ezagutza sortzeko eta zirkularazteko erabili den metodologia nagusia feminismoan? Nola iristen da egun gizartera edo beste gune batzuetara, gune feministetan sortutako ezagutza?
Zeintzuk dira politika (feminista) baten arrakasta bermatzen duten ahalmenak edo trebetasunak? Noraino dira bateragarriak erreforma eta haustura?
Zeintzuk dira ahalduntze terminoaren gaurko erabilerak? Nola egituratzen da lidergoa? Nola babestu eta kritikatu aldi berean boterean dauden feministak?
Ale honetan hamaika galdera aurkituko ditugu erantzun bakoitzeko eta hamaika eraldaketa konfrontazio bakoitzeko.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button