MUSIKA

Bilboko Aste Nagusian jotzeko bidali maketa

Aurtengo Aste Nagusiko Bertoko Taldeen Pop-Rockaren Erakustaldian parte hartu nahi duten taldeek maketa bidali dezakete gaurtik apirilaren 28ra bitartean.

Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek Bizkaian bizi edo taldekide bat gutxienez lurralde honetan erroldatuta izan behar dute. Pop eta rock estiloko taldeak onartuko dira, jazza izan ezik.

Horrez gain, emakumez osatutako taldeek eta euskaraz egindako lanek arreta berezia izango dute.

Taldeek gutxienez 4 kanta original biltzen dituen demoa aurkeztu beharko dute. Horrekin batera taldearen biografia eta harremanetarako datuak igorri beharko dituzte (hizkuntza, estiloa, taldekideen izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektronikoa) honako helbidera: Bilboko Udala Turismo eta Jaietako Saila. Aste Nagusiko Bertako Taldeen Pop-Rock Erakustaldia. Zabalgune Plaza 11, 1. pisua. 48009 Bilbo.

Taldearen izena eta musika mota gutun azalean argi idatziko dira.Parte-hartzaileek une guztietan antolakuntzatik datozen eskakizunak bete beharko dituzte.

1985. urtean hasi zen Aste Nagusiko Bertako Pop-Rockaren Erakustaldia. Harrezkeroztik, 1500 maketa baino gehiago aurkeztu dira eta 200 taldek baino gehiagok jo dute, We Are Standard, Zodiacs, Zea Mays, Idi Bihotz, Atom Rhumba eta Audience bandek, besteak beste.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero sartu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button