BESTELAKOAK

Azken Portuko festetako II. Kamiseta Diseinu Lehiaketa martxan da

Zarauzko Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak 2010, diseinuan testualki gai honi erreferentzia egin beharko zaio (osoki edo partzialki), baina urtea jartzea derrigorrezkoa izango da. Diseinu bat edo bi egin daitezke (kamiseta bularraldetik eta bizkarraldetik, bietatik diseinatu nahi izanez gero).

Irudian gehienez ere 4 kolore erabili ahalko dira (kamisetaren kolorea eta beste 3). Irudiak DIN A4 tamaina ezingo du gainditu, eta bularralderako edo/eta bizkarrerako izan daiteke.
Diseinuaren egileak fitxategi originala (photoshop, freehand, illustrator, gimp…) gordeta izatea komeni da, erresoluzio arazoak ekiditeko edo kamisetaren kolore bakoitzaren banaketa ongi egiteko.

Lanak helbide honetara bidali beharko dira apirilaren 11a arte. Diseinu guztiak ikusgai egongo dira Toki Ona tabernan apirilaren 12tik 23ra, eta nahi duenak bere bozka eman ahal izango du lanik gustukoena aukeratzeko. Hortik 3 diseinurik bozkatuenak hartuko dira, eta batzordekideek osatutako epaimahaiak lan irabazlea aukeratuko du, apirilaren 24an.

Diseinu irabazlea web honetan iragarriko da, eta ondoren horren berri hurrengo egunetan prentsan ere emango da.
Diseinu hori 2010eko festetako irudia izango da, eta besteak beste, kamiseta eta programetan azalduko da.
Sariak goxoak eta interesgarriak izango dira, ez eduki zalantzarik!

Azken Portuko Jai Batzordeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button