IKUS-ENTZUN

Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa gaur abiatuko du Nontzeberrik

Nahi duenak parte har dezake lehiaketan, jaioterri eta bizilekua direnak direla, eta nahi adina lan aurkez ditzake. Parte hartzea doakoa da.

Gaia librea izango da, baina lan guztiak originalak izan behar dira eta, lehiatzeko, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak. Lanak jasotzeko epea 2011ko otsailaren 25ean (13:00) amaituko da.

Euskaraz edo gaztelaniaz ez diren film laburrei azpitituluak (euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez) jartzeko gonbitea luzatzen diegu egileei, ahalik eta jende gehienak uler dezan. Gainera, FANTen barruan egiten den lan sari-banaketan erakutsiko diren lan onenek euskarazko azpitituluak izango dituzte.

Lehiaketak honako sari hauek bananduko ditu:

Nontzefilmak Saria Zinemako film onenari: 2.000 euro
Zinemako bigarren Saria: 1.500 euro
Zinemako hirugarren Saria: 900 euro

Nontzefilmak Saria Animazioko film onenari: 2.000 euro
Animazioko bigarren Saria: 1.500 euro
Animazioko hirugarren Saria: 900 euro

Era berean, Euskaraz eginiko lan onenak (zinemakoa zein animaziokoa izan) 1.000 euro jasoko ditu.

Azkenik NontzeSpot Lehiaketako irabazleak 500 euro jasoko ditu.

Aurten nobedade gisa, eta Nontzeberriren webgune berria sustatzeko asmoz, spot lehiaketa abiatuko dugu. Spot-ak gehienez 30 segundoko iraupena izango du. Onartuko den hizkuntza bakarra euskara izango da eta ezinbestez agertu beharrekoa Nontzeberriren logoa (guk luzatuko dizuegu) izango da.

Lehiaketaren gaineko xehetasun guztiak Nontzefilmak (NFK) webgunean biltzen dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button