ESZENA

Azken egunetan dira ADEL topaketak

Apirilaren 6ra bitartean, ArteDrama Euskal Laborategia ADEL topaketak ari da burutzen Aulestin. arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnen topagunea da ekimen hori, eta bertan, aktore, zuzendari, antzerkigile eta antzerkizaleak biltzen dira.

Ander Lipus, Amaia Bono, Ainhoa Alberdi, Iñaki Ziarrusta, Amaia Lizarralde eta Kepa Errasti adituek antzerkigintzaren sorkuntzaz burutu dituzten tarteez gain, antzerkia protagonista da eta hainbat emanaldi burutzen ari dira egun horietan guztietan.

Aste honetan honako lanak oholtzaratu dira: apirilaren 1ean, Postdatarik gabeko gutunak. Xake Produkzioak; apirilaren 2an, Ixa bella piztia, eta Putaren bakarrizketea eroetxean; apirilaren 3an, Ihesi, Iduzkilore Antzerki Taldearena;  eta atzo, apirilaren 4an, Belarriprest, Amaia Bonorekin.
Gaur, apirilaren 5ean, Bonbon Beltz antzerki taldeak Gure xaharrak egingo du Aulestiko Frontoian, 22:00etan. Lanaren korapiloa hauxe duzue: “Urtxintx urdinak izeneko zahar etxean, beste askotan bezala, etekin ekonomikoa helburu duen lanaren antolaketak artatze harremanaren funtsezko gizatasunarekin talka egiten du. Egun hauetan bereziki, giroa arraroa da. Alde batetik, langileak egoitzaren 50 urteen ospatzeko besta handi bat prestatzen ari dira. Bestetik, gobernuak Zahar Etxeen Osasun Inspekzio Erraldoia abiatu du. Hor, ezinegona areagotzen da eta taldeko arduraduna lehertzeko zorian da. atzean galdera bat dago: gure xaharrekin, zer egiten dugu?”

Azkenik, apirilaren 6an, ATX Teatroak Marmarra pieza egingo du, Aulestiko Frontoian, gaueko 22:00etan ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button