MUSIKA

Azkaiter Pelox Trioren kontzertua Oñatin

Azkaiter Pelox Trio zuzenean arituko da otsailaren 28an Oñatiko Pako tabernan. Arratsaldeko 19:30etan izango da, eta emanaldia, betiko legez, doakoa izango da.

Azkaiter Pelox 2004an sortu zen proiektu musikal anitza da. Unai Azkaratek (Bergara 1980) eguneroko bizitzan oinarrituta abesti originalak idatzi eta rockabilly soul, blues, funk eta swing estiloez osatutako musika eta melodiekin batzen ditu.
Fly Shit eta Mahaster River bezalako taldeekin Euskal Herrian, Katalunian eta Eskozian aritu ondoren, 2014ean Gaztelupeko Hotsak zigiluak Behi Bi Blues diskoa argitaratu zuen.
2015ean Bergarako Aitor Aranburu bateria-jolearekin eta Arrasateko Ion Zabaleta baxu-jolearekin elkartu eta 35 bat kontzertu eman ondoren, aurten zuzeneko emanaldiak utzi gabe disko berri bat prestatzen ari da hirukotea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button