
Azaroaren 13an itxiko da Gasteizko Gizarte Etxeen Zerbitzuak abiatutako Auzo Eszena arte eszenikoen programan izena emateko epea. Ekimena Arabako hiriburuko talde eta artista ez profesionalei zuzenduta dago.
Egitaraua gizarte-etxeetako ekitaldi aretoetan egingo da 2014an: bata, negu-udaberrian; bestea, berriz, udazkenean. Emanaldiak asteburu arratsaldeetan izango dira.
Proposamenak askotarikoak izan daitezke; betiere, arte eszenikoen esparrukoak: “antzerkia, musika, dantza, bakarrizketak, magia, txotxongiloak… helduei, haurrei zein familiei zuzenduak”.
Gogoratu, proposamen horiek aurkezteko epea urriaren 23an zabaldu zela, eta asteon, azaroak 13, itxiko dela, biak barne.
Honatx, 2014ko deialdiaren oinarriak eta izen emateko orria.