
Aurtengo Lautan3 antzerki-jaialdia otsailaren 6an, 13an, 20an eta 27an izango da, eta egun horietan guztietan, sei eszenatokitan (BIRA, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea, Kalderapeko, La Sinsorga eta Euskaltzaindiaren egoitza) taularatuko diren zortzi ikuskizun programatu dira.
Laster baten jakinaraziko dute programazio osoa, baina aurtengo Lautan3 jaialdian ikusiko den lanetako bat Gilkitxaro konpainiaren Alferrak, tunanteak, maleanteak izango da, talde bilbotarrak irabazi baitu 2025eko Lautan3 laguntza, Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak antzerki-ekoizpena sustatzeko 2020an sortu zutena.
Lautan3 jaialdia Euskaltzaindiak antolatzen du, BIRA Kultura, Tartean konpainia eta 7Katu gaztetxearekin batera, eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE), Bilboko AEK eta La Sinsorga espazioa dira kolaboratzaileak.
Lautan3 antzerki-jaialdia 2019an sortu zen euskarazko antzerkia hauspotu, antzerkilariei plaza berriak eskaini eta Bilboko Zazpikaleetan euskara eta euskal kultura sustatzeko.