IKUS-ENTZUN

“Après les camps, la vie” dokumentala, FASen

Bilboko FAS zineklubak proiekzio berezia egingo du gaur, ekainak 7, El Carmen aretoan: nazien kontzentrazio-esparruetatik Frantziara itzuli ziren juduei buruzko Après les camps, la vie (Frantzia, 2009 ) dokumentala. Emanaldia 19:45ean hasiko da eta bertan Virginie Linhart filmaren egilea eta Luisa Etxenike idazlea izango dira.

Linhart-ek berak idatzitako La vie après izenburuko liburuan oinarritzen da filma. Cultura a mano eta Institut Français erakundearekin lankidetzan ondu du proiekzioa FASek.

Filmak nazien kontzentrazio-esparruetan izandako preso judu nerabeak 1945ean Frantziara bueltatu zireneko sasoia jorratzen du. Hala, eta hainbat testigantzaren bitartez, nolakoa izen zen itzulera hori kontatuko dute protagonistek: lana aurkitzeko zailtasunak, amodiozko istorioak, errebisionismoa, memoria lana, eta deportatuen estatutuaren sorrera, besteak beste. Horretaz gainera, protagonista horien artxiboko irudiak ere tartekatuko dira.

Show More

Related Articles

Back to top button