IKUS-ENTZUN

Aurtengo “Huhezinema” jaialdian filmak aurkezteko epea ireki da

Huhezinemak, Euskal Film Laburren Jaialdiak otsailaren 16ra arte, jaialdiaren 14. edizioan izena emateko eta film laburrak bidaltzeko epea ireki du, nahiz eta COVID-19 dela eta, oraindik jaialdiaren formatua ez den aukeratu.

Antolatzaileek izpiritu honekin hasi dute urtea: “2020ko martxoan jaialdiaren 13. edizioa online egin ondoren, indarberrituta gatoz eta Huhezinemaren 14. edizioan sari berri bat sortu dugu; Komedia Saria. Urte gogorra izan da eta pandemia egoerak momentu zailak ekarri dizkigu. Egoera latz horietan zinema pertsona askoren irtenbide eta ihesbidea izan da, egunerokoa jasangarriagoa egiten lagunduz. Euskal Film Laburren Jaialdiak 13 urte daramatza martxan ikusle, sortzaile eta babesleen laguntzaz. Aurten, bizi izan dugun egoera latz honi ere aurre egingo diogu eta Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 14. edizioa aurrera eramango dugu”.

Edozein gai edo estiloko film laburrak aurkeztu ahal dira eta Sail Ofizialean 10 finalista aukeratuko dira eta bakoitzak 200 euro jasoko ditu proiekzio eskubideen truke. Sail Ofizialean eta Mondragon Unibertsitatea Sailean berriz, 4.000 euro baino gehiago banatuko dituzte, “kultura eta sormenaren egoera latzari bultzada bat emateko asmoz”.

Hemen aurkituko dituzue lehiaketara aurkeztu nahi diren film laburrek bete behar dituzten baldintza guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button