
Ohiko lez, Senpere Larraldean izango da Aurtengo Hatsaren Poesia Eguna. Aurten apirilaren 2an izango da, eta bertan kontu asko atondu dituzte antolatzaileek, tartean langile porrokatua den Auxtin Zamorak.
Berak halaxe idatzi digu programa: “Arratsaldean, 16 :00ordutan, Hatsaren Poesia 2017 liburuaren aurkezpena, Graxi Solorzano-ren sar-hitzarekin. Gero, Zazpiurtekoak beluzten Agurtzane Anduetzanek Maddi Zubeldiarekin moldatu ikus-entzunezko proiekzio bat. Musikaldi labur bat ere, Ennio Cantella-Anduezak akordeoiarekin eta Maddi Anduezak biolinarekin eskainiko digutena.
17:00etan, liburuan parte hartu dutenen testuen irakurketa eta aurtengo Hatsaren olerki bustiak 2017 bideoaren proiekzioa. Iaz, bazkaria, ohizko moduan ez zen egituratua izan, hala ere, Larraldean nor berak ekarri umore eta janariekin giro ezin hobe bat sortu zen. Aurten ere, bazkaria era berean egitea erabaki dugu.
Beste urteetan bezala, liburuaren ale bat emanen da parte hartzale norberari. Senperera etorri ezin badezu, Postaz edo Korreoz, igorriko dizugu.
Aurtengo helburuetan dugu oraino Olerkarien egunaren egituratzea. Blog berri bat sortu dugu http://olerkarieneguna7.blogspot.fr
Olerkaritza munduan egingo zinituzken ekintzen berriak hor azalduko ginituzke.
Bestalde ikusiz, Hatsaren Poesia liburuan parte hartu dutenen artean asko artista , margolari, argazkilari, zizelkari, musikari… badirela, aurten ere proposatzen diegu, elkarrekin, bigarren erakusketa baten egitea: abuztuan, Senpere Larraldean.”