BESTELAKOAK

KREAren hezkuntza-programa

Gaur, KREA Adierazpen Garaikideak, 2010-2011ko ikasturteko hezkuntza-programari emango dio amaiera, argazkilaritza zein antzerkiko lehiaketetako sarien banaketaren bidez.
KREAko hezkuntza-programak eskolan bertan sorkuntza artistikoa eta teknologia berrien erabilera suspertzea du helburu.
Horiek horrela, 2010-2011ko ikasturtean, ikasle eta irakasle askok sormena landu ahal izan dute sarean, eta euren sormena ere garatu ahal izan dute, komiki, olerkaritza, antzerki eta argazkilaritzako lehiaketetako jardueren bitartez.

Hau dela-eta, KREAk argazkilaritzako lehiaketa berria antolatu du finkatuta dauden eskola-lehiaketen artean. Eta honako hauexek izan dira lehen edizioan saritutako lanak.
Argazkirik onenari emandeko Sari Berezia: Katuak (Oier Zaldibar, Etxaurren Ikastola). Haurren Ataleko lehen saria Lucia Brizuelak eskuratu du (Urkide Ikastetxea). Bigarren saria Maitane Barandelak hartu du (Nazareth Ikastetxea). Eta hirugarren saria Alicia Cuber-ek jaso du (Urkide Ikastetxea)
Gazteen Ataleko lehen saria Ixone Herrerorentzat izan da (Ekialdea Institutua). Bigarren saria Javier Blancok eskuratu du (Jesus Obrero jesuitak) eta hirugarren saria Raquel Etxebarriak jaso du (Sagrado Corazon Ikastetxea).

Bestetik, antzerki-lehiaketaren bigarren edizioari emango zaio amaiera, hiru antzezlanen antzezpenaren eta sari-banaketaren bidez.
Sari-banaketan, talde artistiko onenari eta umeen antzezpen onenari emango zaie saria, eta epaimahaiak in situ hartuko du erabakia, gazteen antzezpenak ikusi ondoren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button