ESZENA

Aurtengo Gazteen Antzerki Topaketa hasita dago Donostian

XXVII. Gazteen Antzerki Topaketa maiatzaren 25ean hasi eta ekainaren 18an amaituko da sari banaketarekin.  Aurten 186 antzezlanek parte hartuko dute, bi kategoriatan banatuta: Junior (14-18 urte) eta Senior (18-30 urte). 16 antzerki talde amateurrek izango dute agertokietara igotzeko aukera, azken hilabeteetan hainbeste ahalegin eta gogoz landutako obrak antzezteko.

Erakustaldi horrek, gazte sortzaileak sustatzea eta haien lana publikoari ezagutzera ematea du helburu. Horretarako, talde profesionalen eskura, izan ohi diren agertokiak, gazteei irekiko zaizkie.

Gaur, Theatrola taldearen Verde Esmeralda izeneko lana ikusteko aukera egongo da, Antzoki Zaharrean, 20:00etan. “1930eko Donostian girotutako komedia musikal hau goi burgesiaren erretratu dibertigarri eta xarmangarria da. Martin, Guillermo eta Lulu gau eder batez disfrutatzen ari dira. Xanpaina soberan dute, musikariek doinu politak jotzen dituzte eta Guillermok, gauari distira gehiago emateko, esmeraldazko belarritako batzuk oparituko dizkio Luluri. Bat-batean Carlota iritsiko da, Guillermoren emaztea…”.

Gazteen Antzerki Topaketa honetan parte hartuko duten donostiar gazteek magiaz eta errealitatez beteriko unibertsoetara hurbilduko dituzte ikusleak, barreak eta negarrak sortaraziz, hausnartzeko eta pentsatzeko gaitasuna sustatuz eta, betiere, zirrara sorraraziz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button