IKUS-ENTZUN

Aurtengo Euskal Zinemaren errepasoa Donostian "Zinemira" ekimenaren barruan

Aurtengo Euskal Zinemaren panorama eskainiko duen Zinemira-Euskal Zinemaren Panoramak bi ataletan dago egituratuta: estreinaldiak eta urteko ekoizpenak. Ikusiko diren pelikulak:
Prohibido Recordar/Debekatuta Dago Oroitzea (Txaber Larreategi, Josu Martinez), Amerikanuak (Nacho Reig), La Plaza de la Musica (Juan Miguel Gutierrez), Sagarren Denbora. 25 Urte Deserritik Itzultzen (Josu Martinez, Txaber Larreategi), TTAUP, TTAUP! Arraun Kolpeka (Eneko Dorronsoro), 80 Egunean (Jon Garaño, Jose Mari Goenaga), Mugaldekoak (Fernando Bernues, Mireia Gabilondo) eta Simplemente (Jon Andueza).

Zinemira sailaren ekitaldi nagusia Euskal Zinemaren Gala da. Gala horretan Zinemira saria emango zaio euskal zinemako pertsonalitate garrantzitsu bati. Alex Angulo aktoreak Zinemira Saria jasoko du aurtengo edizioan Victoria Eugenia antzokian egingo den Euskal Zinemaren Galan. Sari horrek, euskal zinemarentzat garrantzia duen artista baten ibilbidea nabarmentzen du.
Euskal Zinemaren Gala Victoria Eugenia Antzokian egingo da, irailaren 22an, Donostiako Zinemaldiaren baitan.

Bestalde, Zinemiraren programazioak Kimuak 2010eko katalogo berriaren lehenengo proiekzioa ere izango du. Dakikezuenez, Kimuak Eusko Jaurlaritzaren programa da eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen du. Euskal film laburrak sustatzea eta munduan zabaltzea da helburua.

Donostiako Zinemaldiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button