BESTELAKOAK

XII. Juan San Martin Beka

Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin ikertzailea omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deia egin du.

Ikerketa esparruak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landutako honako hauek dira: antropologia, linguistika, filologia, toponimia, filosofia, literatura, botanika, artea, historia, kazetaritza, etnologia, mendizaletasuna eta zuzenbidea. 2015eko deialdian, honako ikerketa esparrua sartuko da: etnologia.

Lanak proposatzeko orduan, gaiaren azalpena eta lana zelan burutuko den azaltzen duen proiektua bidaliko da, ahalik eta zehatzena (15 orrialdekoa gehienez), ondokoak azalduz: Lanaren ikerketa esparrua; aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera; ikertzailearen edo taldearen aurreko esperientzia; helburuak; materialak, baliabideak eta lan metodologia; lana garatzeko kronograma, eta abar.

Dokumentazioa Eibarko udaletxeko Pegoran (Herritarren Zerbi tzu rako Bulegoa) aurkeztu behar da. Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea  irailaren 1etik urriaren 9ra arte egongo da zabalik, biak barne.

Beka honen diru zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button