
XIV. edizioa izango da aurtengoa, eta apirilaren 22tik 27ra, Bizkaiko herri txiki horretan, emakumea ardatz duten zortzi ikuskizunez osatutako programa antolatu dute Arte Drama Laborategiko kideek.
Lehen egunean, Atx Teatroaren Zazpiak bat lana ikusteko aukera egongo da. “Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da? Gure kulturako zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin eban moduan, gizaki barri bati bizia emongo deutsagu, groteskoa, basatia, gupidabakoa…. Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiagaz, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi doguna, agerian geratuko da”.
Zikloa honako lanek osatuko dute: Zapatak (Ainhoa Alberdi eta Jurdana Otxoa, apirilak 23); Bizimiñak (Itzel Produkzioak, apirilak 23); Fiñisterre (Txiflando Antzerki Tailerra, apirilak 24); Manifestu bat (Beheko Larraine, apirilak 24); Tierras del Sud-Bilduma (Azkona eta Toloza, apirilak 25); Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak (Rubik, apirilak 26), eta Mami Lebrum lanaren azken saioa (Xake Produkzioak, apirilak 27).
Informazio guztia: Arte Drama Topaketak.