BERTSOTAN

Aurtengo Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketa

2009ko txapelketak lortutako maila eta arrakasta ikusita, eta Arabako bertsolaritzaren egoera kontutan hartuz 2010ean Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa proposatzea erabaki zuen Arabako Bertsozale Elkarteak. 2010ean ez zen banakako txapelketa izango, taldeka baizik. Bederatzi taldek parte hartu zuten, Arabako 5 kuadrilla ezberdinen izenean.
42 bertsolarik, 12 epaile, 10 gai-jartzaile, grabatzaileak, aurkezleak… guztira 140 lagunek modu batean edo bestean parte hartu zuten.

Honen ondorioz, 2011eko Arabako Bertsolari Txapelketa ezberdina izan zen. Inoizko parte hartzea handiena: 30 bertsolarik parte hartu zuten, epaile eta gai-jartzaile kopurua handitu zen. Inoizko txapelketarik luzeena izango zen 3 aurre-kanporaketa, 5 kanporaketa, 3 finalaurrekoa eta finala.

2012rako berriro taldekako txapelketaren proposamena plazaratu da: bi modalitate, biak herrikoiak, bat-batekoa eta idatzikoa. Bat-batekoan Araba osoko 12 taldek hartuko dute parte (guztira, 146 parte hartzaile), eta idatzizkoan 25 taldek eman dute izena. Talde horiek guztiak 4 ligatan banatu dira. Liga bakoitzean 3 taldek hartuko dute parte, ondoren, liga bakoitzeko irabazleak lehiatuko dira finalerdietan.
Bukatzeko, finala: martxoaren 24an jokatuko da Aramaion.

Otsailaren 4an izango da lehenengo kanporaketa, eta ondoren atsedenik gabe jarraituko du txapelketak. Araban inoiz egin den txapelketa parte-hartzaileena da, eta indartsuena.

Informazio guztia txapelketaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button