IKUS-ENTZUN

Aurtengo Animadebak izen-emate epea zabaldu du

Aurten, jaialdiak hemezortzi  urte beteko ditu eta edizio berezi hau irailaren 3tik 6ra egingo da. Animaziorik onena Euskal Herrira ekartzeko xedez, filmen izen-emate epea zabalik egongo da apirilaren 1era arte.

18 urteko ibilbidearekin, Debako Animazio Zinemaren Jaialdia talentu berriak babestu eta sortzaileak nazioartean sendotzen laguntzeko sekulako plataforma bilakatu da.

Edozein genero, gai edo herrialdetako animaziozko film laburrek parte hartu ahal izango dute, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutakoak badira. Lehiatuko diren film laburrak orain arte sariketa honetan aurkeztu gabekoak izango dira.
Piezek ez dute 20 minutu baino gehiago iraungo, kredituak barne. Ezinbestekoa da film laburren azpitituluak SRT formatuan aurkeztea. Gaztelaniaz ez diren film laburren kasuan, jatorrizko bertsioa azpidatziez gain, nahitaezkoa izango da horiek gaztelaniaz ere aurkeztea.

Hautaketa-batzordea izango da Sail Nagusian parte hartuko duten lanak aukeratuko dituena. Batzorde hori ikus-entzunezkoen artean dabiltzan profesionalek eta antolatzaileek osatuko dute.

Hautatutako pelikulak jaialdiaren katalogoan eta web ofizialean agertzen diren ordu eta tokietan erakutsiko dira.

Jakingarri guztiak: Animadeba

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button