MUSIKA

Medeski, Martin eta Wood, jazz alternatiboarekin

Medeski, Martin eta Wood hirukotea ezaguna da jazza gazteen artean sustatzeko egiten duen lanarengatik. John Medeski (pianoa eta organoa), Billy Martin (bateria eta perkusioa) eta Chris Wood (baxua) dira taldea osatzen duten hirurak, eta 365 Jazz Bilbao ekimenaren barruan, Bilboko Campos Eliseos Antzokian izango dira, azaroaren 5ean, 20:00etan Free Magic euren azken lana aurkezteko.

Jazz alternatiboaren erakusle nagusiak izateaz gain, beste era bateko ikusleak ere erakarri ditu taldeak. Hirukote moduan Iggy Pop-ekin eta John Scofield-ekin elkarlanean aritu dira eta eszenatoki berean aritu dira The Roots, Beck, a Tribe Called Quest, Hermeto Pascoal eta Phish musikariekin.

365 Jazz Bilbao 2013ko edizioa otsailean hasi eta azarora arte luzatuko da, izen handiz betetako kartelarekin. Romano, Sclavis, Texier, Lizz Wright, Ravi Coltrane edota Cleveland Watkiss pasatu dira honezkero  Bilboko oholtzatik.

Medeski, Martin eta Wood hirukotearen ostean, zikloari amaiera emateko, azaroaren 21ean,  Avishai Cohen kontrabaxu-jotzaile israeldarrak joko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button