BERTSOTAN

Aulestin eta Sopelan, Udabarria Bertsotan

Bertsolari Txapelketarako baliagarria den Udabarria Bertsotan sailkapen faseko hurrengo bi saioak, bihar, maiatzaren 18an jokatuko dira. Non? Aulestin eta Sopelan.

Aulestiko herriko aretoan, 18:30ean, Asier Galarza Garai, Bittor Salterain Etxebarria, Garazi Navarro Ugarteburu, Ion Barrocal Besga, Julen Ibarguengoitia Ordorika eta Lurdes Ondaro Mallea juntatuko dira norgehiagoka.
Sopelako Kurtzio kultur etxean, 18:30ean, Ander Elorriaga Aresti, Ander Ezeiza Arana, Iker Uriarte Urrutia, Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Mikel Goiriena Larrazabal eta Mikel Retolaza Etxebarria arituko dira.

Udabarrian Bertsotan faseko azken aurrekoak izango dira gaurko saioak. Datorren astean, maiatzaren 25ean, jokatuko dira azken bi saioak, Busturian eta Zallan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button