ESZENA

ACT jaialdiak agur esan du aurtengoz

Joan den larunbatean, ekainak 2, ACT antzerkialdia agurtu zen, eta krisialdi eta aurrekontuen murrizketen gainetik, lanen mailako sortzaile berriak, programatzaileen arteko topaketak, solasaldiak eta publiko-oldea biltzea lortu du berriz ere.
ACT jaialdiak bere helburuak bete ditu aurten ere; alde batetik mundu guztiko antzerki, dantza eta preformance garaikidearen sortzaile berrien lanak plazaratzea, eta bestetik, akziorako eta hausnarketarako espazioak sortzea.

Maiatzaren 30 eta 31an, eta ekainaren 1 eta 2an, ACTk 11 lan eszeniko labur aurkeztu ditu lehiaketan, eta Errusia, Portugal, Australia, Suedia, Erresuma Batua, Herbereak, Alemania eta beste herrietatik etorritako artistak bildu dira Bilbon. 

Epaimahaiak (aurten Kate Craddock, Igor de la Cuadra eta Ana Perezek osatua,) ACT ARRIAGA saria Self Portrait (Ana Mendes, Portugal) lanari ematea erabaki du, lan honek duen originaltasunagatik, taularatze xume eta neurtuagatik.

Beste aldetik, bere ahalmen tekniko, trebetasun eta presentzia eszenikoagatik, Miren Gaztañagak jaso du aktore onenaren saria. Sonia Levyn, James Finnemore, Fernando Belfiore, Antonio Maya eta Merel Bakker adituei ere aipamen bereziak eman nahi izan zaizkie aurkeztutako lanengatik.

Informazio guztia jaialdiaren webgunean ere topa dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button